XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Uri aundi bateko egazkin-zelaian, egazkiña artzera juan joian yaun bati, karteria ostu eutsien.
Au konturatu zan fechoriagaz, eta yarraitu eutson lapurrari.
Luzaro yarraitu eutsan arren, onek anka-egin.
Itxuli zanean, egazkiña aidean yoian.
Lurrean lotu zan gizona naigabeturik.
Oker baten lekuan bi izan ebazala uste ebanean, orra, guztia aldatu bapatean: Egazkiña lurrera erori zan, eta bertan yoiazan guztiak kixkaldurik lotu.
Igarri eban gizonak, lapur axe izan zala eriotza ziur batetik salbau ebana, eta izparringian iragarki auxe yarri: Lengo egunean egazkin-zelaian karteria ostu zeustan yaun ori, etorri zadi nere etxera, neure eskerra azaldu ta eskupeko on bat emon dagitsudan.
Bizia zor bai dautsut.
Orra, zelangoak yazoten diran mundu onetan: Nagia nagusi ta Lapurra salbatzalle.
Eiztarietariko bat bai etorran mendia-bera maxkal-zamar.
Txanton'egaz topo egi eban eta bai diñotso onek: - Zer?.
Utsik ala?.
- Bai; gaur eztot zori andirik izan.
Ale bat be eztot ikusi.
- Ta... lotsagarri orretan yoango al zara etxera?.
- Eztot beste erremediorik.
- Neuk emongo dautsut!.